Kanadako Mastersa

Rogers Cup
Lekua : Kanada Toronto eta Montreal, Kanada
Gainazala : Gogorra
Kategoria : ATP World Tour Masters 1000
Sariak : 2,450,000$
Web orrialdea : rogerscup.com

Kanadako Mastersa urtero Kanada herrialdeko Toronto eta Montreal hirietan txandakatuz jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da gizonezkoen zirkuituan, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia. Emakumezkoen zirkuituan 1 taldeko txapelketa da. Bi txapelketa hauek, ez dira aldi berean jokatzen, beste Masters batzuekin gertatzen den bezala, uztaila eta abuztuko aste ezberdinetan jokatzen direlarik. Gainera, gizonezkoena eta emakumezkoena ez dira leku berean jokatzen, bata Tononton jokatzen denean bestean Montrealen jokatzen baita.

Gaur egun gainazal gogorrean jokatzen den txapelketa honek (1979a baino lehen lur harrotuan ere jokatu zen), hasiera batean Kanadako Irekia izenarekin ezaguna zen. Bere izen ofiziala Rogers Cup da.

Wimbledon eta US Open txapelketekin batera, gaur egun jokatzen diren txapelketetatik historia luzeena duen txapelketa da. Bere lehen edizioa 1881. urtean jokatu zen gizonezkoetan eta 1892. urtean emakumezkoenean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy